Páginas

martes, 8 de abril de 2014

CONCIERTO SACRO - 2014 -ko SAKRO KONTZERTUA


URTERO BEZALA, URRENGO ZAPATUA, APIRILAK 12 AN, SOSTO ABESBATZAK, KARMELITEN ELIZAKO SAKRO KONTZERTUA ESKAINTZEN DU. ILUNTZEKO 8 etan..
AUTEN ERE, BESTE KORU GONBIDATUA DAKARTE, DURANGOKO DOINUZAHAR ABESBATZA.

Doinuzahar Kamara Abesbatza 1982an sortu zen. 1985etik 2014ra arte José Luis Ormazabal aritu da zuzendari lanetan. Egun zuzendaritza lana Jesús Egiguren musikagileak hartu du bere gain. Hasieran abesbatzak Errenazimentuko polifonia bereziki landu bazuen ere, urteen joanarekin, bere errepertorioa abestalde-musika barrokora, garaikidera eta folklorikora zabaldu du.
Hainbat kontzertu eta musika-itzuliak eskaini ditu urte hauetan. Halaber, abestaldeen lehiaketa eta kontzertu- ziklo askotan parte hartu du. Jasotako sarien artean, Alcalá de Henaresen Musika Gaztediek antolaturiko Interprete Gazteen VI Lehiaketa Nazionalean; "Villa de Avilés" XVI eta XXII. Nazioarteko Lehiaketan; Zumarragako V. Lehiaketan; eta Molinako Eguberrietako Kantuen X. Abestalde Lehiaketan. Griñónen 2007ko Abestalde Kantuko Sari Nagusian abesbatzak hirugarren postua lortu zuen.

-----------------------------------------------------------------
COMO TODOS LOS AÑOS, EL PROXIMO SABADO 12 DE ABRIL, SOSTOA ABESBATZA, OFRECERA SU CONCIERTO SACRO EN LA IGLESIA DE LOS CARMELITAS A LAS 8 DE LA TARDE.
ESTE AÑO TAMBIEN RECIBIRA COMO  INVITADO EL CORO DOINUZAHAR DE DURANGO..

El Coro de Cámara Doinuzahar comenzó su actividad en 1982. Desde 1985 hasta 2014 José Luis Ormazabal ha sido su director. En la actualidad, la dirección corresponde al compositor Jesús Egiguren. El inicio del coro destaca por su dedicación a la interpretación de la polifonía del Renacimiento. Sin embargo, su repertorio se ha ido extendiendo a la música coral barroca, contemporánea y folclórica.
A lo largo de estos años el coro ha desarrollado una importante actividad en concierto y giras musicales internacionales. Asimismo, su participación en certámenes y ciclos de conciertos corales ha sido variada. Destacan los premios en el VI Certamen Nacional de Jóvenes Intérpretes organizado por Juventudes Musicales en Alcalá de Henares; el XVI y XXII Certamen Coral Internacional Villa de Avilés; el V Certamen de Zumárraga y el X Certamen Coral de Villancicos de Molina. En 2007 el coro finaliza como tercer clasificado en el Gran Premio de Canto Coral de Griñón.

viernes, 4 de abril de 2014

KOLDO MITXELENA-ren Omenez

Orain dela hogei urte eskas, 1994ko urtarrilaren bueltan, Sostoa Abesbatza zorionekoa izan zen, bertara ailegatu zinetelako dozena bat abeslari berri. Haien artean zu zeu, Koldo. Gazte gaztea zinen orduan, hogei  bat urtekoa, eta berehala integratu zinen tenoreetan.
Alaia, lagunkorra, ahots finekoa, teknika ikasteko prest, parte hartzailea eta inplikatua.Zer gehiago eska daiteke koru batean?
Horregatik, handik gutxira zuzendaritza batzorderako aukeratua izan zinen.Urte on et emenkorrak gozatu zenituen koruan lagunak egiten, abesten eta bidaiatzen (Vienara, Parisera, Erromara).
Baina halako batean, …eta kitto! euskara elkartean hartutako ardurengatik utzi behar izan zenion entsaioetara etortzeari. Utzi, ordea, ez gintuzun inoiz utzi. Beti izan zara etxekoa harreman estuko laguntzailea baino. Sostoak 25 urteurrena ospatu zuenean, hantxe egon zinen gurekin kantuan eta bazkarian. Urteurren hori dela eta, Jose Luis Goikoetxeak liburu bat idatzi zuen Sostoaren historia azaltzen eta zu arduratu zinen liburu horren maketazioaz, euskal testuaz eta inprimatzeaz. Eskatu dizugun bakoitzean argazki erreportajeak
egin dizkiguzu, baita gure kontzertuen aurkezpenak ere. Igande honetan Elgoibarren dugun kontzerturako zurekin kontatzen genuen. Ezin izango duzu, ordea. Hala ere, gure bihotzean egongo zara
beti. 
Sostoa Abesbatzak Koldori ,esker onez eta maitasunez

SOSTOA ABESBATZA