Páginas

miércoles, 2 de febrero de 2011

Txikietatik musikaz inguratuak....

"Lapikotxiki. Kantuz kantu kulunkatzen" eguaztenean aurkeztuko dute, 18.00etan Portalean

Bihar (eguaztena, hilak 2) arratsaldeko 18.00etan aurkeztuko dute Lapikotxiki. Kantuz Kulunkatzen liburua Portalean. Esti Gonzalez Solozabalen lana …eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik argitaratu da, Udalaren babesarekin. ...eta kitto! astekarian “Lapikotxiki” izenburuko atalean kaleratu ziren artikulu guztien bildumarekin osatu dute liburua eta, besteak beste, hainbat sehaska kanta batu ditu egileak, partitura eta guzti, haur jaio berri baten istorioa kontatzen duen ipuinaren hariari jarraituta. Liburuan jasotakoari laguntzen, gainera, DVDa osatu dute hainbat kantari ezagunen kolaborazioarekin. Aurkezpen ekitaldian Esti Gonzalez lanaren egilearekin batera, Mª Jose Telleria Euskara-Kultura batzordeburuak eta, gure koroaren kideak, Juan Domingo Barahona …eta kitto! Euskara Elkarteko presidenteak, egingo dute berba eta nahi duenak liburua erosteko aukera ere izango du. Lanari buruzko informazio osotua Egoibarra batzordearen webgunean irakur dezakezue.


Egoibarra webgunea.