Ez da inoiz gerturatu, ordea, bertako dantza taldeei. Horregatik, aurten, bere 30. urteurrena dela eta, horretan animatu da. Eta Sanjoanetarako interpretatuko diren kantuei kolorea emateko, dantza-musikaren inguruko kontzertua prestatu du, Eibarko Balletarekin, Kezka Dantza taldearekin eta dantzaren zaletasuna duten beste pertsonekin. Hemendik gure eskerrak Pili Alonsori, Oier Araolazari eta kontzertu honetarako beren denbora eman diguten guztiei.
Kontzertua Coliseo Antzokian izango da datorren ekainaren 21ean, larunbata, 20:30etan. Ordu bete luze iraungo duen kontzertu alaia eta musika askotarikoa izango da. Dantza-abestietan oinarritutako erritmo diferenteak prestatu dira: ariñ-ariña, aurreskua, Kanarietako seguidilla, Extremadurako fandangoa, Venezuelako kalipsoa, Kolonbiako kunbia, Galiziako dantza edo balts klasikoa. Oso ezagunak diren dantzak eta musikak ikusi eta entzun ahal izango dira, Sostoak inoiz ez bezala prestatu dituenak.
Pianoan Isabel Laspiur, Tere Laspiur (Sostoako lehen pianista izandakoa) eta Mari Karmen Etxebarria egongo dira, soinuan Mari Sol Arrillaga, eta VOCES Y CUERDAS taldearen kolaborazioa izango da.
_
ARGAZKIAK FACEBOOK -en
https://www.facebook.com/media/set/?set=a.817759304902557.1073742038.277092978969195&type=1 ____________________________________________________
Esta vez será en el Coliseo, el día 21. de Junio.Será un concierto muy variado y alegre , de una duración superior a la hora..
En el programa tendremos múltiples danzas interpretadas de distinta manera , con acompañamiento de piano por Isabel Lazpiur, Tere Laspiur, primera pianista que fue del Sostoa, y Marikarmen Etxeberria, de grupo de instrumentos , Voces y Cuerdas, Marisol Arrillaga con la trikitrixa y el acordeon...etc.
Hemos hecho un ramillete de 10/12 canciones de danza basadas en diferentes ritmos como pueden ser , el aríñ-ariñ o el aurresku, una seguidilla canaria o un fandango extremeño , un calipso venezolano o una cumbia colombiana , un baile gallego o un vals clásico francés etc.etc... De este modo se podrán escuchar y ver una serie de bailes muy conocidos en su inmensa mayoría pero que la coral Sostoa los va apresentar de una forma que hasta ahora no lo había hecho
FOTOS EN FACEBOOK
https://www.facebook.com/media/set/?set=a.817759304902557.1073742038.277092978969195&type=1