Ofrecerá su repertorio compuesto por una selección de piezas de los autores de ''Ez dok Amairu '' recordando su labor en la revolución musical que se daba por aquellos años.
En esta ocasion recibira en intercambio al coro Txintxarri (Alegi).
TXINTXARRI ABESBATZA
Txintxarri Abesbatza 1960an sortu zen Joxe Gastesiren zuzendaritzapean. Alegiako kultur taldeen berpizkunde garaiaren hasieran kokatu behar da abesbatzaren sorrera. 1990ean Garbiñe Orbegozo gaur egungo zuzendariak hartu zuen abesbatza zuzentzeko ardura.
Kantua eta koru musika gustuko dituzten 27 ahots nahasik osatzen dute abesbatza, eta adin ezberdinetako abeslariak ditu.
Abesbatzaren errepertorioa herrialde eta estilo ezberdinetako abestiek osatzen dute, horien artean Euskal Herriko musikagileek sortutako eta moldatutako konposizioak nabarmentzen dira. Koru musika lantzeaz gain, musika mota hori erakustea eta hedatzea izan da betidanik taldearen helburua.
Alegiako San Juan Bataiatzailearen parrokian egiten diren zenbait meza nagusietan abesten du urtean zehar.
2010ean 50 urte bete zituen abesbatzak, eta hori dela eta, 50. urteurreneko ospakizun bereziak prestatu zituen.
Emanaldi ugari eskaini ditu Euskal Herriko hainbat herritan, Gipuzkoan bereziki. Euskal Herritik kanpora bidaiak egin ditu eta kontzertuak eskaini ere bai: Alemaniako Nüremberg eta Winkelhaid hiriak (1985, 1989), Paris (Frantzia, 1987), Trans (Bretainia, 1994), Llanes (Asturias, 1998), Santiago de Compostela (Galizia, 2000), Montlieu (Frantzia, 2001), Begues (Bartzelona, 2003), Almazan (Soria, 2006), Evora(Portugal, 2010) eta Ezcaray (Errioxa, 2013). 2015. urteko uztailean Vatikanoko San Pietro Basilikan meza abestu zuen.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Coro fundado en 1960 bajo la direccion de Joxe Galesi. EL nacimimeto de este coro se genera de entre el despertar de los grupos kulturales de Alegi. Es en 1990 cuando la actual directora, Garbiñe Orbegozo toma la direccion de la coral .
La coral la componen 27 voces mixtas amantes de la musica y el canto, comprendias en diferentes edades .
Su repertorio abarca diferentes origenes y estilos , de los cuales los mas relevantes son de composiciones y arereglos de autores y musicos euskaldunes , siendo objetivo de este coro, darlas a conocer y promoverlas.
Ademas de su labor anual cantando en las misas mayores de la parroquia de San Juan Bautista de Alegia, en 2010 celebraron su 50 añiversario para lo que ofrecieron diversos eventos especiales.
Han ofrecido numerosos conciertos en diversos lugares por todo Euskal Herria, sobre todo en Gipuzkoa , aunque tambien fuera de Euskadi, como en Alemania, concretamente, Nüremberg y Winkelhaid (1985, 1989), Paris (Frantzia, 1987), Trans (Bretainia, 1994), Llanes (Asturias, 1998), Santiago de Compostela (Galizia, 2000), Montlieu (Frantzia, 2001), Begues (Bartzelona, 2003), Almazan (Soria, 2006), Evora(Portugal, 2010) eta Ezcaray (Errioxa, 2013). Y en Julio de 2015 cantaron una misa en la Basilica de San Pedro del Vaticano.