miércoles, 3 de abril de 2019

Northern Harmony KONTZERTUA



Hango eta hemengo kantak Northern Harmony-rekin 
Canciones de alli y de aqui de la mano de Northern Harmony.

Apirilaren 11an, Vermont-eko (AEB) Northern Harmony abesbatzak emanaldia eskainiko du Eibarren, Coliseo antzokian, eta emanaldia osatuko dute Eibarko Sostoa eta Eibarko Koro Gaztea abesbatzek, eta Kezka dantza taldeak. Munduko txoko desberdinetako kantak jorratzen ditu Northern Harmonyk. 
/  El proximo 11 de abril el coro norteamericano Northern Harmony procedente de Vermont (EEUU) ofrecera un concierto en el teatro Coliseo de Eibar, junto a otras agrupaciones eibarresas como Sostoa Abesbatza, Eibar Koro Gaztea, y Kezka Dantza Taldea./

Northern Harmony

Larry Gordon-ek zuzendutako abesbatza hau 1993an sortu zen Vermont-en (Ameriketako Estatu Batuak). Munduko kantu polifoniko desberdinak jorratzen ditu, Balkanak, Geoergia, Korsika eta Hego Afrikako kantak, eta baita Ameriketako garai bateko kantu, harmonia eta musika-tresnak ere. Hogeita bost urteko ibilbidean Amerika eta Europan barrena goraipamenez betetako bira arrakastatsuak egin ditu
/  Este coro fundado en 1993 en Vermont (EEUU) y dirigido por Larry Gordon, interpreta musica de  tipo folclorica procedente de diferentes origenes polifonicos, como los Balcanes, Geoergia, Córcega y Sudáfrica, así como canciones, de armonía e instrumentos musicales de antiguas  eras americanas./

2019an Europan dira biran. Ingalaterran eta Frantzian bi hilabetez emanaldiak eskaini ondoren iritsiko dira Eibarrera. 

/ En 2019 están de gira por Europa, y llegarán a Eibar tras dos meses de actuaciones en Inglaterra y Francia./

Bira honetan Northern Harmony osatzen duten kantari eta musikariak honakoak dira: Los componentes de la agrupacion Northern Harmony en esta gira son: 
Larry Gordon, Jeremy Carter-Gordon, Silas Hamilton, Willy Clemetson, Luke Linich, Evyatar Gershon, Mia Bertelli, Stella Green Sanderson, Anna Peel, Julia Placier, Emma Rothman, Elsa Schaffer, Heidi Wilson eta Sarina Yospin Partridge. 

Sostoa, EKG eta Kezka
Eibarko kontzertuan herriko taldeek osatuko dute emanaldia. Sostoa abesbatzak, Eibarko Koro Gazteak eta Kezka dantza taldeak beren errepertorioko zenbait pieza eskainiko dituzte Ameriketatik etorritako taldearen kontzertua borobilduz.

/ Para completar el concierto ofrecido por el grupo americano, las agrupaciones eibarresas Sostoa abesbatza, Eibarko Koro Gaztea y Kezka dantza taldea interpretaran varias piezas de su repertorio habitual ./


ENTRADAS A LA VENTA -->    Sarrerak (5€) salgai