martes, 20 de noviembre de 2018

Euskaraldian 2018


GEUK ERE EUSKARALDIAN PARTE HARTZEN DUGU. DANETARIK DAUKAGU, BIHOTZGOXO, BELLARIPREST ETA NOSKI, AHOBIZIKOIAK !! 
#euskaraldia, #sostoaabesbatza, #eibar, #Eibarren Akebai.


Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, Euskal Herriko 350 bat herrik hartuko du parte egitasmo honetan.
Eibarrek ere bai. Euskaltzaleen Topaguneak eta Eusko Jaurlaritzak abiatu dute ekimena, eta hainbat erakunde eta entitatek bultzatzen dute. Herritarren izen-ematea irailaren 20an hasi da. 16 urte edo gehiago behar dira horretarako.

Herrietan batzordeak eratu dira, eta antolakuntza lanetan ari dira herritarrei informazioa zabaltzeko. Herritarrak aktibatzeko eta zabalkundea errazteko Hamaikakoak osatuko dira. Eibarren, AKEBAI plataforma herritarra ari da horretan; Euskaraldia antolatzeko batzordea osatu da, eta laster Hamaikakoa aurkeztuko da. Aurrerago egingo dira informazio bilerak, azalpenak emateko bisitak…

Hizkuntza ohiturak astindu, eta euskaraz bizitzeko urratsak ematea da Euskaraldiaren helburua. Bakoitzak hartzen duen konpromisoaren arabera, 11 egunez (azaroaren 23tik abenduaren 3ra) rol bat izango du: ahobizi, belarriprest edo bihotzgoxo. Rolak identifikatzeko bereizgarri bat eramango du bakoitzak, txapa bat.

Proba egiteko prest? Zu zer izango zara?
Ahobizi: euskaraz badaki, eta euskaraz bizi nahi du, baina batzuetan bere egunerokoan (ohituragatik, besteak erdaraz aritzen direlako, edo besteek ulertzen ez dutelako) erdaraz egiten du. 11 egunez, dena euskaraz egingo die ahobiziei, belarriprestei eta euskara ulertzeko gai direnei, horiek erdaraz erantzun arren. Bihotzgoxoei eta ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo die.
Belarriprest: euskaraz ulertzen du, baina arrazoi ezberdinengatik (ausartzen ez delako, ohiturarik ez duelako, erraztasunik ez duelako…) normalean ez du euskaraz berba egiten. 11 egunez, dakienari berarekin euskaraz egiteko esango dio, berak euskaraz zein erdaraz erantzun arren. Bihotzgoxoei eta ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo die.
Bihotzgoxo: ez du euskara ulertzen, baina gustuko du ingurukoak euskaraz aritzea. 11 egunez, pozik hartuko du ahobiziek eta belarriprestek berari lehen hitza euskaraz egitea, eta taldean daudenean, ondo ikusiko du ahobiziek euskaraz egitea. 
--------------------------------------------------- o -----------------------------------------

Euskaraldia (11 días en euskera)

La iniciativa Euskaraldia se llevará a cabo del 23 de noviembre al 3 de diciembre en al menos 350 pueblos de Euskal Herria. También en Eibar. La iniciativa la promueven Euskaltzaleen Topagunea y el Gobierno Vasco, y cuenta con el apoyo de muchas otras entidades e instituciones. La inscripción para los ciudadanos/as se hará a partir del 20 de septiembre. Es necesario tener al menos 16 años.

En todos los pueblos se han creado comisiones para organizar esta práctica, y para facilitar la información y activación de los ciudadanos/as se irán creando grupos de once personas (Hamaikakoa). En Eibar, la plataforma AKEBAI se está encargando de la organización, y para ello ha creado la comisión Euskaraldia y se ha presentado el Hamaikakoa (el once). Más adelante se organizarán reuniones informativas, visitas…

El objetivo de Euskaraldia es dar un paso adelante para sacudir las inercias lingüísticas. Según el compromiso de cada unoa/uno, durante 11 días, los/las participantes yendrán un rol: ahobizi, belarriprest o bihotzgoxo. Para identificar dichos roles, se llevará una chapa.

¿A punto para participar?
Ahobizi: sabe euskera, y quiere vivir en euskera, pero a veces, en el día a día, (por costumbre, porque los demás utilizan el castellano o por que los demás no entienden) habla en castellano.
Durante 11 días, hablará todo en euskera con los/las ahobizi, belarriprest y los/las que sean capaces de entenderlo, aunque ellos/ellas le contesten en castellano. Al dirigirse a bihotzgoxo y a personas desconocidas la primera palabra será en euskera.
Belarriprest: entiende euskera, pero por distintas razones (porque no se atreve, porque no tiene costumbre, porque no tiene facilidad…) normalmente/a veces no habla en euskera. Durante 11 días, dirá a todos los que sepan que hablen con él/ella en euskera, aunque él/ella conteste en castellano. Al dirigirse a bihotzgoxo y a desconocidos la primera palabra será en euskera.
Bihotzgoxo: no entiende euskera; al menos no lo suficiente para seguir una conversación, aunque le gustaría, pero le parece muy bien que a su alrededor lo hablen. Durante 11 días, verá con buenos ojos que ahobizi y belarriprest le dirijan la primera palabra en euskera, y cuando estén en grupo animará a ahobizi a que hable en euskera.