viernes, 4 de abril de 2014

KOLDO MITXELENA-ren Omenez

Orain dela hogei urte eskas, 1994ko urtarrilaren bueltan, Sostoa Abesbatza zorionekoa izan zen, bertara ailegatu zinetelako dozena bat abeslari berri. Haien artean zu zeu, Koldo. Gazte gaztea zinen orduan, hogei  bat urtekoa, eta berehala integratu zinen tenoreetan.
Alaia, lagunkorra, ahots finekoa, teknika ikasteko prest, parte hartzailea eta inplikatua.Zer gehiago eska daiteke koru batean?
Horregatik, handik gutxira zuzendaritza batzorderako aukeratua izan zinen.Urte on et emenkorrak gozatu zenituen koruan lagunak egiten, abesten eta bidaiatzen (Vienara, Parisera, Erromara).
Baina halako batean, …eta kitto! euskara elkartean hartutako ardurengatik utzi behar izan zenion entsaioetara etortzeari. Utzi, ordea, ez gintuzun inoiz utzi. Beti izan zara etxekoa harreman estuko laguntzailea baino. Sostoak 25 urteurrena ospatu zuenean, hantxe egon zinen gurekin kantuan eta bazkarian. Urteurren hori dela eta, Jose Luis Goikoetxeak liburu bat idatzi zuen Sostoaren historia azaltzen eta zu arduratu zinen liburu horren maketazioaz, euskal testuaz eta inprimatzeaz. Eskatu dizugun bakoitzean argazki erreportajeak
egin dizkiguzu, baita gure kontzertuen aurkezpenak ere. Igande honetan Elgoibarren dugun kontzerturako zurekin kontatzen genuen. Ezin izango duzu, ordea. Hala ere, gure bihotzean egongo zara
beti. 
Sostoa Abesbatzak Koldori ,esker onez eta maitasunez

SOSTOA ABESBATZA